112 larrialdiak proiektua aurrerantza doa eta gaur ertzaintzaren bisita HH3. mailako gelan eduki dogu. Aholku batzuk emon deuskuez.
- Kalean galtzen banaiz zer egin?
- Ezezagunen batek berarekin joateko edo nonbaitera laguntzeko esaten badit zelan jokatu ?
- Bakarrik banago amarekin, aitarekin edo senideren batekin, eta gaixotzen badira, edo istripuren bat badute zer egin?
- Zelan erabili behar dut telefonoa?
- Zer egin behar dut hondartzara banoa?
- Uretan banago zelan egon?
- Txangoan banoa mendira zelan joan?
- Bizikletaz banabil zelan ibili?
- Hirian, errespetatu beti zirkulazio-seinaleak.
- Etxean zaudela, ez ireki atea ezezagunei.
- Ez jolastu inoiz entxufeekin, ezta tresna elektrikoekin
- Ez jolastu inoiz sua eragin dezaketen gauzekin.
- Iturririk erabiltzen baduzu,itxi ondo uholderik ez eragiteko.
- Kalean, errespetatu hormak eta aisialdirako eremuak.
- Erabili zakarrontziak eta paperontziak.
- Itzali argiak erabiltzen ez dituzunean
Asko ikasi dogu eta aholku guztiak praktikan ipintzen hasiko gara.
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu