Martxoaren 16an, eta bi urte beranduago, DBH 3 eta 4ko ikasle eta irakasleok eskiatzera joatea lortu genuen. Pandemia madarikatua!
Joan aurreko egunetan meteorologiaren aurreikuspenak oso aldakorrak ziren. Elurte nahikoa bota zuen 5 egun lehenago eta bazirudien zorte ona izango genuela baina jarraian tenperatura oso altuak eta Saharako kalima iritsi zitzaigun! Valdezcarayko estazioa baino, Marteko parajea zirudien!
Horrek aldiz, bere onura zekarren, izan ere gutaz gain beste ikastetxe bat baino ez zen egon eta nahiz eta elur askorik ez izan, jo ta ke ibili ziren gure ikasleak arratsaldeko laurak arte. Snowboard zein eski, denek eman zuten lehenengo pausua kirol eder honetan eta hurrengoetarako prest daudela argi utzi zuten!
Argazki guztiak ikusteko sakatu Txipen gainean