Aurtengo Agenda 2030eko Eskola-diagnostikoa egin ostean ondorio azpimarragarri batzuk atera ditugu. Besteak beste:
- Ikasleen % 17a kotxez dator ikastetxera nahiz eta herrian bizi.
- Bakarrik % 37ak ekartzen du hamaiketako osasungarria.
- Hamaiketakoen % 27a aluminiozko paperarekin bilduta ekartzen da.
- Klaseko eta jolastokietako ontzi ezberdinak (papera, plastikoa eta errefusa) ez dira beti ondo erabiltzen.
- Lana daukagu oraindik olioa, bonbillak, organikoa, pilak eta tapoiak bezalako produktuak birziklatzeko.
Ondorio hauek aztertuta, DBHko ikasleek bideo batzuk prestatu dituzte jokabide hauek hobetze aldera. Hemen dituzue ikusgai: