Atzo, maiatzaren 22an, Agenda 2030eko Eskola- eta Udal-Foroak ospatu genituen. Ikastetxetik Aner pintado eta Udane Ramírez (LH 5) eta Aritz Bilbao eta Lorea Zhou (LH 6) ekoordezkariak joan ziren.
Zelaietan beste 5 ikastetxeetako ekoordezkariekin amankomunean jarri zituzten egindako udal-diagnostikoaren ondorioak eta proposamenak inklusioaren alde. Jarraian, Udaletxeko bisita jaso zuten funtzionamendua eta espazio ezberdinak ikusteko: bulego teknikoa, enplegu bulegoa, artxibategia… Bukatzeko alkatesa eta hirigintza-zinegotziekin bat ateratako ondorioak eta prestatutako aurkezpenak egin zituzten.
Esperientzia oso aberasgarria da jende ezezagunarekin egiten duten elkarlanagatik eta proposatzen dituzten ekintzak etorkizun eta ibilbide bat dutelako herriaren hobekuntzarako ikusten dutelako.
Zorionak, beraz, lauroi!
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu