Urtero bezela, azaroko lehenengo ostegunean Eskola Indarkeriaren eta Jazarpenaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatu dugu. Gure eskolan ere, egun honi beharrezko garrantzia emateko haur hezkuntzan, lehen hezkuntzan, DBHn eta Batxillergoko bi mailetan hainbat jarduera aurrera eraman ditugu. Azken finean, jazarpena egunerokotasunean dugun arazoa dela aintzat harturik, jarduera hauen bitartez mundu osoko umeek jasaten duten indarkeria fisiko eta ondorio psikologiko latzekin, behin betiko amaitzea dugu helburu. Zoritxarrez, errealitate ukaezina eta izugarria da. Horregatik, jarraitu dezagun EGUNERO jazarpenaren aurka borroka egiten.
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu