Pasa den ostiralean, ekainak 7an, Etxanora txangoa egin genuen LH1 eta LH2ko ikasleek.
Etxanoko esnekiak – “Errotik ahora”- ezagutzen joan ginen. Paseo ederra egin genuen Etxanoko auzoa ezagutuz eta gero Kepagaz esnekien zikloa landu genuen. Gehienentzat gauzarik onena txahalari biberoi ederra emotea izan zan.