18. edizioaren milaka ale banatu dira egunotan Euskal Herri osoan
|
Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Euskal Herriko 140 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk. |
Erabilgarri eta probetxugarria |
Gurasoentzako eta 12 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erre-ferentzia biltzen ditu edizio berri honek. |
Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zazpi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, DVD filmak, jostailu eta jokoak,, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da. |
Edizio digitala berrituta |
Paperezko edizioari dagokionez, aurten 120.000 ale inguru banatuko dira Euskal Herri osoan. |