Gaur, abenduak 3, ikasturtero egiten dogun bezala, euskeraren nazioarteko eguna ospatu dogu. Goizeko lehenengoko orduan Txip eta bere triki-pandero koadrila sarrera girotzen ibili da. Gero HH eta LH aretoan egon dira pailazoak etorri zaizkigulako berriro, Tomaxen abenturen azken festa ikusten, gaurkoa azkena baita, Tomaxek erretiroa hartzen duelako.
Ondoren manifestua irakurri dute balkoitik batxilergokoek, 6. mailakoek bertso batzuk bota dituzte eta erdiko zelaian, hainbat egunetan ensaiatzen ibili eta gero, LHkoak euskal dantzak dantzatu dituzte DBH4. mailakoen laguntzaz.
Txokolate gozoa hartu dogu eta jolastera joan gara. Nagusiak bideoklip lehiaketako sari banaketa izan dute eta irabazleen lanak ikusi dituzte aretoan. LHkoek arratsaldean ikusi dituzte bideoak eta gero geletan mahai jokoetara jolastu dute.
Egun borobila izan da!
Argazkiak eta bideoak ikusteko Txipen gainean sakatu