

Abenduaren 3an, ikasturtero izaten dugun bezala, ikastetxan egun zoragarria ospatu genuen. Txip heldu zitzaigun, txupatxusak banatzen ibili zan, pailazoen ikuskizun ederra ikusteko aukera izan genuen, Pintxo, Txori pailazoaena, eta euren koadrila magikoa, Txanorlegitxu iratxoa, Ebamirentxu itsaslamia eta Txomin txerria. Gerotxoago manifestua irakurri zan eta 6. mailkoek euskeraren egoerari buruzko bertsoak abestu zituzten, DBH4. mailakoek erakutsitako euskal dantzak dantzatu genuen eta noski, beste behin, Begoren txokolate goxoa dastatu genuen. Nagusiek, DBH eta Batxikoek aretoara joan ziren bideoklip lehiaketako sari banaketara, eta bertan bideo irabazleak ikusteko. HH eta LHkoek arratsaldean ikusi zituzten bideoak eta gero beste gauza batzuren artea, dantzak ensaiatu, dantzatu, abestu eta jolas eta mahai joko desberdinetara jolastu zuten.

