Aste honetan Farmamundikoekin bigarren txanda izan dugu. Ordu biko lau saio izan ditugu. Aste honetako helburua osasun aktiboen mapeo bat egitea eskolan izan da. Lehenengo saioan, karten jokoa egin genuen, karta batzuetan leku edo pertsonaien izenak agertzen ziren eta beste kartetan definizioa, beraz, elkartu behar ziren. Bigarren saioan, eskolako leku, pertsona, gauzen osasun aktiboen zerrenda egin genuen eta ondoren, eskolatik zehar leku horiek bisitatu eta zergaitik diren azaldu genuen. Hirugarren saioan, aurrekoan egindakoaren jarraipena izan genuen. Azkenik, laugarren saioan, taldeka kartulina batean ametsezko eskola bat egin genuen eta bertan osasun aktiboak agertu behar ziren.
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu