DBH1-eko ikasleek Zumaiako Flysch-a bisitatu dute. Itsasbazterreko ingurune hau geruzetan antolatutako harri sedimentarioz osatuta dago duela milioika urte gertatutako fenomeno geologikoen ondorioz eta honek ezaugarri bereziak ematen dizkio. Ikasleek Flysch-aren inguruko azalpena jaso zuten lehenengo eta behin Algorriko interpretazio zentroan. Ondoren ibilbide bat egin zuten Flysch-aren zenbait berezitasun gertutik ikusteko. Horien artean bertan bizi diren animaliak gertu ikusteko aukera izan zuten bai eta Zumaiako San Telmo baseliza, hondartza eta fosilak.
