Guraso estimatuak;
Gabonetako jaiak laster direla eta ikastetxetik… ZUEN SEME ALABEI OPARI bat egitea proposatzen dizuegu,
KONTSUMOA MURRIZTEA; JATEAN ZEIN OPARIAK EGITEAN
Izan ere, ikastetxean lantzen ari garen jasangarritasunerako heziketak eraman egiten gaitu zuei hausnarketa txiki batzuk proposatzera:
- Eskolako Agenda 21 proiektuan murgilduta gaude eta bere ardatz bat da ingurumenaren kudeaketa egokia, jasangarria hain zuzen.
- Horren ildotik ari gara gure bizimoduak aldatzen, kontsumoa murrizten eta ustiatzen ditugun natura baliabide kantitateak gutxiagotzen
- Gakoa kontsumo jasangarria da, bihar etziko lurraren baliabideak bermatuko dituena.
Horrela eta kontutan izanik Gabonak gehiegi kontsumitzeko sasoia dela egiten dizuegun gonbidapena.
BESTE GABONETAKO KONTSUMO BAT EGIN DEZAZUEN AURTEN( baita datozen urteak ere)
- Gabonetako zuhaitza naturala izan dadila eta, gabon garaia amaitu eta berehala, berriz landatu eta inguru naturalera itzuli. badakizu gorostia eta beste espezie batzuk babestuta daudela, eta ondorioz ezin direla jatorrizko lekuak atera, ez arbola eta ez adarrak ere
- Oparitu produktu iraunkorrak, birziklatuak, edo hondakin gutxi eragiten dutenak. Opariak ez dute zertan izan materialak, denbora eta irribarrea baino kontsumitzen ez duten opariak ere egin ditzakezu.
- Ahal baduzue, ez bidali paperezko Gabonetako postalik, erabili posta elektronikoa.
- Ez gehiegi erabili Gabonetako argiak. kontsumo gutxiko bonbilak erabili eta bizitza baliagarria amaitu arte berrerabili. Moduloko mikro-bonbilak erabiliz, Gabonetako dekorazio-argien kontsumo elektrikoa heren batean gutxi daiteke
- Behar ez denean ez erabili ibilgailua.. garraio publikoa edo beste ordezko garrraiobide batzuk erabili.
- Bazkarietan ” erabili eta botazteko ” materialak arbuiatu: Ahal baduzue ez erabili plastikozko edalontzi eta platerak, edo paperezko ezpainzapiak
- Ez erabili petardoak jaietan: Gas kaltegarriak isurtzen dituzte, hondakina eta kutsadura akustikoa eragiten dute, eta arriskutsuak dira.
- Bertako produktu freskoak, ekologikoak, bidezko merkataritzakoak eta merkataritza etikokoak erabili.
- Gabonetako dekorazioa egiteko erabili material birziklatuak, edo behin baino gehiagotan erabilitakoa
- Ahal baduzue guztia birziklatu: opariak biltzeko papera eta kartoia, beirak…..
- Beste munduetan inbertitu ( hirugarren munduan, alboko auzo txiro batean.. )
- Zeuen bestelako gastuak jasangarriagotu eta berdetu ( otzara ekologikoagotu, elektrizitatea berriztagarriagotu,.. )
GABON ZORIONTSUAK !!
A21 taldea