Gabon aurreko egun hauetan, gure ikasleak gure aiton-amonak bisitatzera eta animatzera joan dira.
Alde batetik, DBH3-koek Nafarroa Zentrora joan dira abenduaren 21ean; han, haibat Gabon kanta eskeini dizkiete gure agureei Gabon poztazuna kontagiatzeko.
Bestalde, abenduaren 22an, Jose Maria Azkuna egoitzara hurbildu gara gure aguretxoak animatzeko. Lehenengo, Batxi1 eta DBH4-ko ikasleek, ondo atondurik, abesten joan dira egoitzako gaixoei; Batxi2-ko ikasle batek ere lagundu gaitu trikia joz. Ondoren, LH6 eta LH5-eko ikasleak batu zaizku jai honetara, baina oraingoan hobeto dauden aiton-amonei, kantaldi herrikoi bat eskeintzeko. Baina kantaldia hasi aurretik, LH5-eko ikasleek aiton-amonei oparitxo batzuk egin dizkie: euren bizitzaren istorioa; orain dela hilabete bat, euren arteko elkarrizketen bitartez, honen ezagutza jaso zuten; eta orain bueltatu dizkiete eskuz egindako koadernoetan opari lez. Aite-amona batzuk beste opari batzuk ere jaso dituzte. Eta orain bai, jaiari ekin diogu, 110 ikasle inguru abesten eta dantzatzen gure agureentzat, non eurek ere animatu diran abesteko. Barreak, irribarreak, zoriontasuna, poztasuna, samurtasuna, aire-airean izan ditugu, beraz esan genezake helburua lortu dugula, GABONAK heldu dira egoitzara.
EGUBERRI ON guztioi!!!