Ikasturte amaierarako Senda Vivako egonaldia geneukan eta itzulerako Gamarrako igeritokietan sartuko ginatekeen. Badakizuenez Nafarroan sute ikaragarriak egon dira, eta horietako batek Senda Viva erre zuenez hara joan barik utzi gintuan. Baina Gamarrako irteera behintzat mantendu ahal izan genuen, goizeko 9etan irten eta arratsaldeko 18etarako itzuli ginen, eta eguraldi bikainarekin eta leku zoragarri baten ikasturte amaiera polita izateko aukera izan genuen.
Argazkiak ikusteko sakatu Txipen gainean