Gorabide elkartetik, Goratu programa aurkeztera etorri zaizkigu Sergio, Diana eta Juantxu. Zailtasun intelektualak dituzten talde bat dira eta beren lanaren helburua, besteoi beren errealitatea erakustea da. Dagoeneko 100 ikastetxe baino gehiagotan egon dira eta 3000 pertsona baino gehiagok entzun ditugu, gogotsu, kontatu nahi zigutena. Beraiek dituzten ametsak, beldurrak eta beharrak guk ditugunekin antzekotasun handia dute. Eskerrik asko Juantxu kontatu diguzun guztiagatik, orain zuen errealitatea hobeto ulertzeko gai gara.

