Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak martxoaren 26an Gorbeiako Parke Naturalera txango bat izan genuen. Oso pozik eta urduri geunden gure lehen txangoa zelako ikasturte honetan. Parketxeko begiralekin aurkitu ginen Saldropo hezegunearen inguruan eta talde bakoitzak norabide kontrako ibilbidea egiteari ekin genion. Sare sozialetan hain ezaguna den Otzarreta pagadian zehar ibili ginen eta geroago ginkana zoragarri bat ere egin genuen taldeka. Oso dibertigarria iruditu zitzaigun eta azkenik, bazkaldu ondoren, ikastetxera itzuli ginen lupetzaz beterik.
Klikatu Txipen gainean argazkiak eta bideoa ikusteko!