Gaur, martxoak 8, ikastetxeko ikasleria osoa, neska zein mutil, emakumeen aldeko aldarrikapena egin dugu.
Lehengo orduan, ikasle guztiek aldarrikapen honen aldeko tailerrak izan dituzte, eta hauek Batxiko ikasleak prestatu ditugu. Ondoren, guztiok Kalbario Enparantzara jaitsi gara manifestu bi irakurtzeko herri eta gizarteari zuzenduta, bata ikasleriaren partez eta bestea ikastetxearen izenean.