Otsailak 4 Minbiziaren Aurkako Eguna, eta 15a Haurren Minbiziaren Aurkako Eguna izanik, sentsibilizazio lana egin dugu eskola mailan. Bideo eta kanten bitartez, maila desberdinetara egokituta, gure ikasleek gaixotasun honen aurrean kontzientzia hartu dute.
Gela batzuetan koloreetako lazuak sortu dituzte bertan mezuak idatziz. Beste gela batzuetan, ASPANOVAS Elkartearen proposamenarekin bat eginik, zuhaitzaren bizitza sortu dute osasun langileen omenez, beraiei esker ona adierazteko.
Horrela, minbiziaren aurkako borrokan gure laguntasuna eta solidaritatea adierazi nahi dugu.
#EnTusManos #DíaInternacionalDelCáncerInfantil #througyourhands #ZureEskuetan #HaurMinbizidunarenNazioartekoEguna
@aspanovas @ninosconcancer
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu