5 urteko gelan, “Aintzineko Erroma” proiektoa landu dogu. Oso gustora ibili gara eta gauza interesgarriak ikasi doguz: erromatar zenbakiak, euren ohiturak, bizimodua, klase sozialak, etab.
Gelako ikasle guztien artean Erromako Coliseoa, Domus baten maketa, mosaiko bat eta eguzki erloju bat eraiki dogu.
Gabonak baino lehen lan handia eduki dogu ze gure proiektoaz aparte” Jaiotza Berezia” antzezlana, Ikastetxeko Aretoan antzeztu gendun be bai.
Gure proiektoaren argazkiak eta antzerkiaren bideoa ikastetxeko web orrialdean aurkitu ahal dozuez.
Orain indarrak berriztuta bueltatu gara eta ” Negua ” proiektoa amaitu eta gero ” Inka” proiektoagaz hasiko gara datorren astean.