LH6ko ikasleak aurrera pauso bat eman dute eta haien ametsetako hiri ekologikoen maketen diseinua egin dute material birziklatuak erabiliz. Agenda 2030, garapen jasangarrirako 11. helburua abiapuntutzat euki dute momentu oro proiektu hau egiteko (Hiri eta komunitate jasangarriak).
Etorkizuneko hiriak, energia garbien bidez lortuko dute behar duten energia, zona berdeak eta birziklapena bultzatuko dira eta bidegorrien garrantzia ezinbestekoa izango da autoen erabilpena murrizteko.
Azkenik, haien maketak LHko gela ezberdinetan aurkeztu dituzte txikiei erakusteko Lurra guztion artean nola zaindu behar dugun.
LAN BIKAINA NESKA-MUTILAK!
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu