Ekainaren 13an, LH5-6 eta DBH 2-ko ikasleok Ibaialde programan parte hartu dugu eta horretarako, Jauregibarriako ibaira joan gara ibaiko ura aztertzera.
Goizeko 9:00-etan ikastetxetik atera gara Eusko Jaurlaritzatik jasotako materialarekin. Ibaira heltzean taldeak sortu ditugu, eta DBH2-ko ikasleek LH5-6-ko ikasleei azalpenak eman dizkiegu eta esperimentuak egiten hasi gara.
Esperimentuaren erdian euria egiten hasi da eta arineketetan amaitu dugu.
Esperientzia berri bat izan da denontzat, irakasleak izan garelako beste ikasleei azaltzen eta material berriak erabili ditugulako.