Gurasoen elkarteak antolatuta, Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalari ohiaren hitzaldia izan dugu gaur, urtarrilak 29, ikastetxeko aretoan. Goizean LH5-6, DBH eta 1.go batxilergoko ikasleentzako saioak eskeini ditu eta arratsaldeko 5etatik aurrera gurasoentzako saio berezia egon da.
Iñakik bere esperientzia pertsonala partekatu digu, eskola-jazarpenaren biktima gisa, eta «Subnormal» komikian jasotako gainditze-istorioa azaldu du. Topaketa honetan bere helburua jazarpenaren aurrean beste alde batera ez begiratzearen garrantziaz kontzientziatzea eta familiei eta hezitzaileei tresnak eskaintzea izan da.
Oso hunkigarria izan da, eskerrik asko Iñaki!
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu