Pasa den urriaren 19an zorte handia izan genuen Iñaki Zubizarreta – saskibaloi jokalari ohia eta eskola jazarpena jaso zuena – gure ikastetxean izan genuelako.
Bere hitzaldiak hunkituta utzi gintuen bai ikasle baita gerturatu ginen irakasle eta guraso guztiak. Baina lana ez da hemen bukatzen, eta Tutoretza Batzordetik eskola jazarpenaren inguruko hausnarketarekin jarraitzeko hainbat ekintza proposatu dira.
Espero dugu ikasturte amaierarako eta etorkizun baterako ikasleen jarrerak eta jokabideak aldaketa izan ditzatela eta elkarbizitza gero eta positiboa izan daitela.
Mila esker AMPAko gurasoei, Iñakiren presentzia posible egin duzuelako!