Gaur goizean, irailaren 8an, Haur Hezkuntzako instalazio berriak inauguratu ditugu, zaheaztzago hitz eginez 3, 4 eta 5 urteko gelak.
Ospakizun horretan lagun izan ditugu El Carmelo ikastetxeko familia asko, Josu Iriarte (obraren arkitektoa), Maria Eugenia Iparragirre (Kristau Eskolako zuzendari nagusi berria), Ainhoa Salterain (Zornotzako Udaleko gizarte-ekintzako zinegotzia eta El Carmelo ikastetxeko ikasle-ohia), Luciano Martínez (Zornotzako Udaleko Kultura eta Kirol zinegotzia), Estibaliz Martiartu (Zornotzako Udaleko Sustapen Ekonomikoko eta Enpleguko zinegotzia) eta Ricardo González (Karmeldar Oinutsen zuzendari titularren koordinatzailea).
Talde bakoitzetik kide batek hitz batzuk partekatu ondoren, instalazio berriak bedeinkatu ditugu.
Azkenik, partekatze eder bat izan dugu ekitaldi honetan parte hartu dugun guztion artean
Orain, instalazio berriez gozatzea eta hauetan ikasketa ederra egitea baino ez zaigu gelditzen, guztiaz topera disfrutatuz eta biziz.