Barikuan inauteriak ospatu ditugu ikastetxean. Aurtengo mozorroen gaia “Gure Ikastetxea” izan da, aurten ikastetxearen 50.urteurrena ospatzen dugulako. Irudimen handia erakutsi dute gure ikasleek mozorroak aukeratzerakoan: arkatzak, azterketak, Karmeltxo, sukaldariak, Nuba… Hotz handia egin arren txitxiburduntxiagaz, txokolateagaz eta dantza zoragarriekaz berotu gara.