Otsailaren 17an inauteriak ospatu genituen ikastetxean, eta mozorrotuta etorri ginen, lehertzeko gogoz.
Irakasleak ere mozorrotu ziren, emotikonoz! Aurreko egunetan ginkana bat prestatu behar izan genuen gainerako LHetarako. Goiz erdian, hamaiketakorako txitxiburduntzia izan genuen, eta saltxitxa edo txorizo pintxoa eskatzeko aukera genuen. Arratsaldean Karaoke izan genuen, primeran egon zen, ikasgela bakoitzak bere koreografia egin zuen. Eta eskolatik atera aurretik txokolate bero eta aberatsa izan genuen.
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu