Agenda 2030 programaren baitan, ikastetxean marrazki lehiaketa bat antolatu da. LHko klase guztietako ordezkariak eta DBH 1-2ko ordezkariak batuta, LH eta DBH klase guztietako inklusiozko marrazkiak ikusi eta bozkaketak egin dira denon artean klase bakoitzeko hoberena aukeratzeko. Horren ostean aukeratutako marrazkiak horma batean ipini ditugu hobeto ikusteko eta ikastetxeko marrazki irabazlea aukeratu dugu, LH6ko Leire Mugarzarena hain zuzen ere.

