Guraso agurgarriok:
El Carmelo Ikatetxeak eskaintzen dituen zerbitzuetan etengabeko hobekuntzaren nahiak bultzatuta, pasa den ekainean, jantokiko ardura duen enpresarekin (EUREST) ebaluaketa saioa egin genuen, beraien zerbitzuekiko gure asetze maila neurtzeko. Horretarako, bereziki, guraso, ikasle zein irakasleriari eginiko asetze inkestetan topatu genuenaz baliatu ginen.
Bilera horretan, guztiok nahi genituen hobekuntza puntuak aurkitu genituen. EURESTek bat egin zuen gurekin eskatutako lankidetzan. Eta erabaki bat hartu genuen: irailean martxan jarriko genituzke hobekuntza batzuek, haien artean jantokiko familia guztiekin bilera bat egiteko. Bileraren helburua eskola jantokian ematen den zerbitzua zer den eta zertan datzan guztiei jakinaraztea da. Aldi berean asetze inkestei dela eta, proposaturiko hobekuntza guztiak jakinaraztea.
Zailtasunak direla medio, orain arte ezinezkoa gertatu zaigu batzarrerako deia egitea. Idazki honen bidez, beraz, Ikastetxeko Areto Nagusian, azaroaren 24an, osteguna, arratsaldeko 17,15etan izango den bilerarako deia egiten dizuegu. Luzapena, 45-60 minutukoa gutxi gora behera. Jantoki zerbitzua eskatzen duzuen guztien parte-hartzea gustatuko litzaiguke.
Aurretik eskerrak ematen dizkizuegu, eta hau eskatzen dugu: beheko fitxa bete, ebaki eta ikastetxera bueltatzeko, klaseko tutoreari emanez. Posible izanez gero, astelehenean bertan. Modu horretan etorriko zareten kopurua ezagutuko dugu, eta bilerarako beharrezko materiala prestatuko dugu.
Agur bero bat.
Zornotzan, 2016ko azaroaren 18an