Lege-oharra

Home - Lege-oharra

1. Web gune honen titularrari buruzko informazioa

Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren  Gizartearen Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, betetzeko, honen bidez jakinarazten dizugu El Carmelo Ikastetxea dela  www.elcarmelo.eus web gunearen  titularra.

Helbidea:

Kalbario Plaza, 4

48340 Amorebieta

Telefonoa: 94 630 83 21

Helbide elektronikoa:

colegio@elcarmelo.eus

2. Web gune hau erabiltzeko baldintza orokorrak

Web gunean sartzen zarenean “Erabiltzaile” bihurtzen zara eta berez suposatzen du web gunean sartzen zaren momentutik beretik www.elcarmelo.eus web gunean argitaratuta dauden baldintza orokorrak berariaz eta salbuespenik gabe onartzen dituzula.  Beraz, erabiltzaileak baldintza orokor hauek irakurri beharko ditu web gunean sartzea pentsatzen duen guztietan eta, bere kasuan, web gune honetan ematen diren zerbitzuak erabili nahi dituenean, baldintza hauetan aldarazpenak egin ahal izango direlako.

2.1. Helburua eta aplikazio esparrua

Honako baldintza orokor hauen bidez arautzen da www.elcarmelo.eus web gunean sartzea, nabigatzea eta gunea erabiltzea eta, era berean, edukien erabilera,besteak beste testuak,grafikoak,irudiak,diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak,musika,bideoak, soinuak, datu baseak, irudiak, adierazpenak eta informazioak, eta era berean estatuko legeek eta nazioarteko hitzarmenek jabetza intelektual eta industrialaren alorrean babesten dituzten beste elementuak.

2.2. Zerbitzuetan sartzeko eta horiek erabiltzeko baldintzak

a/ Erabiltzaileak web gune honen bidez ematen diren zerbitzuak lege barruan baliatuko ditu baldintza orokor hauekin eta Internet sarean onartu ohi diren praktikekin bat eginik.

b/ Erabiltzaileak ez du web gune honen sistema informatikoak kaltetzeko edo eraldatzeko birusik, programarik, makrorik edo bestelako karaktere sekuentziarik sartuko;beste erabiltzaileei ez die sartzea eragotziko errekurtsoak era masiboan kontsumituz; ez ditu web gunean ematen diren datuak publizitatean erabiltzeko hartuko; ez ditu web gunean ematen diren edukiak erreproduzituko,kopiatuko,banatuko,eraldatuko ezta hirugarren baten eskuetan jarriko; ez ditu jabetza intelektuala kaltetuko duten edo gizabanakoaren ohorea eta besteen irudi eta intimotasun pertsonala urratuko ahal duten jarduerak web gunean eskaintzen diren zerbitzuen bidez burutuko,  eta ez du lehiaketa desleiala eta legez kanpoko publizitaterik egingo.

3. Jabetza intelektual eta industriala

El Carmelo Ikastetxea  erakundea  da www.elcarmelo.eus web gunea osatzen duten  elementu guztien jabea, eta bera da horien guztien  jabetza intelektual eta industrialaren  titularra, hauen artean marka, izen komertziala edo ikurra. Zehatzago esanda eta inolako mugarik gabe, jabearen eskubideak babestuta daude eta, hauen artean, diseinu grafikoa, kode iturria, logoak testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak,soinuak eta web gunean dauden gainerako elementu guztiak. Inola ere, www.elcarmelo.eus web gunean sartzeak edo nabigatzeak ez du suposatuko El Carmelo Ikastetxea erakundeak uko egingo diola web gunean argitaratutako edukiengatik dagozkion jabetza intelektual edo industrialari  edo jabetza hori zati batean edo osorik lizentziatzen duela edo besterentzen duela. Hori dela eta, Erabiltzaileak aitortzen du  www.elcarmelo.eus web guneko edukiak erreproduzitzeak,kopiatzeak,banatzeak,merkaturatzeak,transformatzeak,berrerabiltzeak, publikoki komunikatzeak eta,oro har, www.elcarmelo.eus web guneko edukiak zati batean edo osorik ustiatzeko beste prozedurek, El Carmelo Ikastetxea erakundeak berariazko eta idatzizko baimena eman gabe, jabetza intelektual edo/eta industrialaren kontrako urraketa suposatuko duela.

4. Erantzukizun eta bermeen erregimena

 4.1. El Carmelo Ikastetxeak adierazten du teknikoki edo antolakuntza arloan eskura dituen aukeren barruan neurri guztiak hartu dituela web gunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, besteak beste birusak eta beste osagarri kaltegarriak saihesteko; dena dela, ez du bere gain hartuko  hurrengo egoera hauetako erantzukizuna:

(a) www.elcarmelo.eus web gunean jasotako eduki eta zerbitzuen jarraipena eta eskuragarritasuna

(b) Eduki horietan akatsik ez egotea edo gerta daitekeen beste hutsegiteren zuzenketa.

(c) Birusak edo bestelako osagarri kaltegarriak .

(d) Hartutako segurtasun neurrien erasoezintasuna.

(e) Segurtasun sistemak urratuko dituen pertsonari eragindako kalteak.

4.2. Erabiltzailea izango da, hirugarren batzuen aurrean, bere izenean  www.elcarmelo.eus web gunera bidalitako edozein komunikazioren erantzulea, eta  bere gain hartuko du web gunean jasotako eduki eta zerbitzuekin legearen kontra egingo den erabileragatiko erantzukizuna.

4.3. El Carmelo Ikastetxeak beretzat gordetzen du , lehenagotik iragarri beharrik gabe, www.elcarmelo.eus web gunerako sarrera aldi baterako eteteko eskubidea, web gunean mantentze,konpontze,eguneratze edo hobetze lanak egiteko. Inguruabarrek aukera ematen diotenean, El Carmelo Ikastetxea erakundeak  aldez aurretik iragarriko du zerbitzuak eteteko aurreikusten den data.

4.4. www.elcarmelo.eus web gunean beste orrialde edo web guneetan sartzeko estekak eman ahalko dira baina El Carmelo Ikastetxea erakundeak ez du web gune horien erantzukizunik izango, horien gainean inolako kontrolik ez duelako. Helburu bakarra da Erabiltzaileari informazioa eta beste informazio iturri batzuk ematea eta Erabiltzaileak hartuko du bere gain  beste web gune horietan sartzeak suposa dezakeen erantzukizuna.

4.5. El Carmelo Ikastetxea erakundeak ez du bere gain hartuko Erabiltzaileek bere web gunean  ematen diren edukiei edo zerbitzuei eman diezaioketen erabileraren erantzukizuna. Ondorioz, ez da bermatzen Erabiltzaileek eduki eta zerbitzuei emango dieten erabilera  lerro hauetan ezartzen diren baldintza orokorretan ezarritakoarekin bat eginik egingo dela edo era arduratsuan egingo dela.

5. Iraupena eta aldarazpena

5.1. El Carmelo Ikastetxea erakundeak beretzat gordetzen du, orrialdean sartzeko baldintza orokor hauek osorik edo zati batean aldarazteko eskubidea, eta aldaketak www.elcarmelo.eus web gunean argitaratuko ditu. Halaber, iragarri gabe web gunean egoki jotzen dituen aldarazpenak egin ahalko ditu eta ematen dituen edukiak eta zerbitzuak aldatu,ezabatu edo erantsi ahalko ditu edo, egoki jotzen badu, eduki eta zerbitzu horiek aurkezteko modua eta kokapena modifikatu ahalko du. Ondorioz ulertuko da indarrean daudela  Erabiltzailea www.elcarmelo.eus orrialdean sartuko den momentuan argitaratuta dauden baldintza orokorrak eta Erabiltzaileak erabiltzeko baldintza horiek aldiro irakurri beharko ditu .

5.2. Baldintza partikularretan ezarritakoaz aparte, El Carmelo Ikastetxea erakundeak edozein momentutan eta aldez aurretik iragarri gabe orrialdeko edukietarako sarbidea eten, bertan behera utzi edo amaitutzat eman ahalko du, eta Erabiltzaileak ezin izango du inolako kalte ordainik eskatu.

6. Aplikagarri dagoen legeria eta erantzukizun jurisdikzionala

El Carmelo Ikastetxea erakundearen eta Erabiltzailearen arteko harremana  Espainiar estatuan indarrean dagoen eta lurralde osoan aplikagarri den araudiak arautuko du. Dena dela, araudiak parte ezberdinak foruren baten mende jartzea aurreikusten duen kasuetarako, El Carmelo Ikastetxea erakundeak eta Erabiltzaileak, aplikagarri izango zaien beste foruei uko eginez, Bilboko Epaitegi eta Epaimahaien mende jarriko dira.

Jarri harremanetan

94 673 09 02

Kalbario Plaza, 4. 48340 Amorebieta (Bizkaia)

colegio@elcarmelo.eus

Arretarako ordutegia (Harrera eta idazkaritza):
Etengabeko ordutegia: 9:00 - 17:30

Informazio-klausula: Emandako datu pertsonalak El Carmelo Ikastetxea izango da tratamenduaren arduraduna, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak ikusi, zuzendu eta ezaba ditzakezu, baita beste eskubide batzuk erabili ere, colegio@elcarmelo.eus helbidean, datuak babesteko informazio osagarriarekin batera, gure web orrian azaltzen den bezala: www.elcarmelo.eus/politica-de-privacidad

Este sitio web utiliza cookies que permiten el funcionamiento y la prestación de los servicios en el mismo. Puede obtener la información sobre nuestra Política de Cookies en el siguiente enlace Política de Cookies.
Sin embargo, contiene enlaces a sitios web de terceros con Políticas de Cookies ajenas a esta web que usted podrá decidir si acepta o no cuando acceda a ellos.

ACEPTAR