LH4-ko ikasleak, ikasturte bukaerako bidai gisa, Aubixako euskal barnetegian pasatu ditugu 4 egun zoragarri. Bertan, monitore jatorren laguntzarekin, sentimenduen garrantzia, talde kohesioa eta elkartasuna moduko gaiak landu ditugu, jolas eta dinamika oso dibertigarrien eskutik. Inguruko bazterrak bisitatzeko aukera izan dugu, Kalamua mendia eta San Pedro auzoko txokoak arakatu ditugu. Beti gogoan izango dugun bidai bat izan da, eskerrak bertako monitore, sukaldari eta langile guztiei. Errepikatzeko esperientzia bikaina!
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu