Lh5. eta 6. mailetako ikasleek 4 egun eta 3 gau zoragarri igaroko dituzte Sukarrietako interpretazio egoitzan.
Bertan Ingurumen arloko gai zehatzak eta ezinbestekoak jorratuko dituzte, ingurunearen babesa eta ongizatea bultzatzeko duten jarreren garapena lantzea, bi proiekturen bitartez, batzuk planeta eta besteek biodibertsitatea.
Horrez gain, beste helburu batzuk ere lortu nahi ditugu irteera hau antolatzerakoan; alde batetik ikasleen arteko harremanak sendotzea eta bestetik Euskerari aisialdi giroan bultzakada emotea.
Pilo bat gauza egin ditugu gaur: ingurua ezagutu, logelak prestatu, proiektuekin hasi eta tailerrak egin (sukaldaritza, zeramika, zumetza eta kosmetika). Primeran pasatzen ari gara, baina momentuz deskantsatzera goaz bihar egun luzea daukagu aurretik eta pilak kargatu behar ditugu!
Ia itzultzen direnean zer kontatzen diguten!
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu