Kaixo Sukarrietatik:
Hemen gagoz Lh6. mailako ikasleak eta, gugaz, Lidia eta Leire dagoz.
Eskola jazarpenari buruz lana egiten gagoz. Zenbat daukagu ikasteko arlo honetan! Zenbat arrisku daude gure inguruan eta ez gara konturatzen!
Behar bada, hemen gagozanetik aurrera asko ikasten gabilz gai honeri buruz.
Gugaz Leioako Askartza Claret ikastetxeko talde bat dago. Lagun barriak egin doguz. Oso jatorrak dira!
Batera egiten dogu lana eta batera gagoz jantokiko mahaietan, barre asko egiten dogu eta alkarregaz oso ondo pasatzen gagoz.
Gure inguruko paisaia zoragarria da eta eguraldia, urtarrila izateko, ez dago txarto.
Gorantziak eta bihar Zornotzan ikusiko gara!
LH 6. mailako ikasleak.