Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Eskolan ezin genuen egun berezi hau ospatu barik pasatu eta etapa desberdinetan ekintza batzuk egiten ospatu genuen. Irakurzaletasuna bultzatzea da gure eskolako xedeetariko bat, eta ipuin kontalariak, ipuin antzeztuak egitea eta norberaren gustuko liburuak aurkeztea modu ezinhobea dela deritzogu. Umeek oso ondo pasatzen dute horrelakoetan!
Sakatu Txipen ganean argazkiak ikusteko!