Pasadan barikua, azaroak 16, El Carmelo ikastetxea “Lurzoru” proiektua egitera joan zen Jauregibarriako baserri batera.
Han azaldu ziguten nongo jatorria duten elikagai batzuk eta gero azaldu zuten zenbat lurrazal dauden elikagaiak landatzeko. Handik urten eta baserrira heltzerakoan, baserritarrak, Jonek, bere burua aurkeztu zuen eta azaltzen hasi zen zelako gauzak landatzen zituen berak.
Horren ostean froga batzuk egin zituan baserria eta ingurua zelan dagoen jakitzeko, eta gero lur pixka bat hartu eta jatera joan ginan.
Jan ondoren lurzoruaren froga egin genuen eta frogak bikain eman zuen. Animali mota asko egon ziran lur zati horretan. Azkenik gauza batzuk argitu eta euren eskolara bueltatu ginen.