Barikuan batxilergoko 2. mailako AFOS ikasgaiko ikasleak Etxanorako mendi martxa egin zuten Epaltza auzotik. Hara iristean eskupilotara jolasteko aukera izan zuten. Bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duen bizimodu aktiboa eta osasungarria hartzeko beharrarekin konpromezua hartzea ikasgaietako helburu bat izanda ikasturtean zehar 2 orduko irteerak egingo dira naturaz eta giro positiboaz gozatzeko.
