

Martxoaren 16tik 18ra Batxi 1eko ikasleek Multiabenturara joan ginen. Lehenengo egunean, Rafting egin genuen Gállego ibaian eta hotelera heldu bezain pronto igerilekuan bainu bero bat hartu genuen. Bigarren eguna hasteko, rapel, eskalada eta tirolina egin genuen eta arratsaldean senderismoa Malloen hartetik ekintza eder batean murgildu ginen. Amaitzeko, azken egunean, hydrospeedaren bitartez adrenalina gure zainetatik irten zen. Bidaia amaitutzat ematen genuenean, autobusa hondatu eta botata gelditu ginen LANAVEn autobus berri bat etorri arte. Eskerrak okindegi sekretu bat zegoela mota guztietako napolitanaz eta pizzaz beteta.

