Gure LH6ko ikasleak Jauregibarrira joan ziren Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilura. Han ekologiko hitzak zer esanahi duen, zein minimo izan behar dituen produktu batek ekologikoa izateko eta produktu ekologikoek munduaren babesean daukaten garrantzia ikasi zuten. Ondoren Ibarra baserrira joan ziren eta Jon ezagutu zuten. Berak baserria zelan kudeatzen duen ezaldu zien eta bera beretan modu ekologikoan lan egiten duen jakiteko froga ezberdinak egin zituzten. Gero bazkaldu eta arratsaldean, Jonen baserrian pasatutako frogen ondorioak atera zituzten. Benetan aberasgarria!
