Azken asteetan, Biologia irakasgaian, liburuak alde batera utzi genituen benetako arazo batean zentratzeko: gure ospitaleetan odol erreserbarik ez izatea.
Zirkulazio sistemak nola funtzionatzen duen eta odol osagaien garrantzia aztertu ondoren, datuak beldurgarriak zirela konturatu ginen. Hiru segundotik behin norbaitek odola behar duelako, eta esanguratsuena da ez dagoela odola lortzeko beste modurik, pertsonen dohaintzengatik ez bada.
Otsailaren 5ean odola emateko aukera egongo zen Zornotzako osasun zentro medikoan, eta gure lana teorian soilik ez geratzeko, proiektua abian jarri genuen, eskolan zein inguruan odola ematearen garrantzia nabarmentzeko.
Esperientzia polit eta hezigarria izan zen, eta jadanik asko etorkizunean emaile izateko prest dagoz!

