Martxoak 7, astelehena. Oihan Vega eta Euskara hedabideetan proiektua eskolan izan dugu.
Gure hizkuntzari buruzko hausnarketa serioa egiteko asmoz, GAZTEA irratia ikastetxera ekarri dugu, irratiaren eta musikaren bidez, gazteekin batera, gai interesgarri hau jorratzeko. DBH 3 eta DBH 4. mailakoentzat bereziki diseinatutako programa honetan parte hartzen aritu dira gure ikasleak. Euskara hedabideetan proiektuak hurrengoko 3 galdera hauek proposatzen ditu ikasleekin hausnartzeko asmoz.
1- GAZTEEK EUSKARA JAKIN ARREN ZERGATIK EZ DUTE HITZEGITEN?
2- ZEIN MUSIKA MOTA ENTZUTEN DUTE? ZEIN DA LETRA HORIEN EDUKIA?
3- ZERGATIK EZ DUTE EUSKAL MUSIKA ENTZUTEN?