Martxoaren 8an, pasa den barikuan, Minions taldeak ogiaren tailerra izan zuen ikastetxean bertan, jantokiko enpresaren eskutik. Bertan ikasleek, ogia egiteaz gain, ogiaren inguruko informazio berri asko jaso zituzten teknikari baten eskutik, zehazki: erabiltzen diren osagaiak, bete beharreko pausuak, …
Ogiaren masa ondo prestatu ostean, erretiluetan jarri zituzten ikasleek euren ogi masak labera eramateko. Arratsaldean bertan batu egin zituzten haien ogiak, egunaren amaieran etxera eraman ahal izateko eta goizean egindako lanari behar duen merezimendua emateko. Hain zuzen, hura dastatzea.
Tailer polita eta aberatsa izan zen haientzat, eta ziur gaude praktikara eramango dutela haien etxeetan!!
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu