Ikasturtero bezala Once lehiaketan parte hartu izan dogu LHko 2. eta 3. zikloetan. Proposatzen dituzten baliabideetan Berdinak egiten gaituen bideojokoaren bitartez esperientzia murgiltzaile izate da, ikasleek jolasean ikastea eta beren jakin-mina piztea, desgaitasunaren eta inklusioaren munduarekin sentsibilizatzen diren eta harekin enpatizatzen duten bitartean. Oncity hiria guztiontzat irisgarria izatea lortzeko gainditu beharko dituzten hainbat erronka aurkituko dituzte.
Eta horren ostean, taldeka hormirudi bat sortzea izan da gure ikasleen lana, gizarte inklusiboagoa lortzearen garrantziari buruzko esaldi batekin. lan bikainak egin dituzte, baina gela bakoitzeko bana aukeratu behar izan dogu lehiaketan parte hartzeko. Gero, ahotsa jarri diogu, azalpen guztiarekin. hemen dozue 6. mailakoena ikus eta entzungai, eta azpikaldean Txipen gainean sakatuz gainontzekoak.
Lanak ikusteko Txipen gainean sakatu