Orain dela hilabete bat lanean jarri ginen. Horretarako, erlijio eta biologiako klaseetan ikasitako hainbat edukiz abiatuz, konturatu ginen zein garrantzitsua den elikadura osasungarri bat eramatea; honekin bat, gizaki guztien arteko berdintasuna eta herritarrak izanik elkar lagundu behar dugula ikasi genuen. Hau guztia ikusita, sentsibilizazio programa bat antolatu dugu, kartelak eta bideoak burutuz eta ikastetxeko beste geletan aurkeztuz, Haurreskolatik Batxillergora. Gure ikaskideei azaldu genien zer lortu nahi genuen guztiok parte hartu ezkero. Eta horrela, apurka-apurka eta astez aste, astero gelaz gela pasatu gara eta 600 Kg elikagai lortu ditugu. Janari guzti hau banatzeko hautatu ditugu herriko familia pobreenak, aurreko ASA elkartearen arduradunaren bitartez, Gabon jai hauetan oinarrizko zenbait elikagai izan ditzaten ospatzeko.
Eskerrik beroenak parte hartu duzuen guztiei, zuei esker pillo bat ikasi dugu eta. ESKERRIK ASKO.