Optimizazio Lehiaketa Batxilergoan

2 martxoa 2018

Batxilergoko Matematika ikasgaian ostiralak ikasitakoak praktikatzeko erabiltzen ditugu, eta ahal bada lehia giro sano batean.

Oraingoan, ikasleak goizeko 8:00etan gelan sartu direnean, prest izan dute egun honetako ekintza: Enpresa jakin batek tomate pote handiak egin nahi omen ditu merke lortu dituen metal xafla konkretu batzuk erabiliz. Kartulinak metal xafla horren neurriak  ditu, eta metal horrekin ahalik eta eta tomate gehien edukiko duen lata egin behar izan dute.

 

Deribatuak ikasi ondoren, Deribatuen Aplikazioak ikusi genituen, eta antzeko ariketa teorikoak ebatzi ditugu. Baina kasu honetan errealitatean ematen diren arazoak agertzen dira, errealitatean teorian baino aldagai gehiago baitaude.

Honela bereizten ikasi dute gauza bat dela klasean ikasitakoa, eta gero nola errealitatean burua erabili behar den eta ez bakarrik klaseko mekanika.

Eduki gehiena lortu duen potearen egileek kalkulu zuzenak egin dituzte hasieratik, eta bereizten jakin dute haiseratik egindako ariketa teorikotik errealitatera dagoen aldea.

Zorionak guztioi, lehiaketa irabazi zein ez, oso ondo pasatu baitugu!

¡Comparte!

Jarri harremanetan

94 673 09 02

Kalbario Plaza, 4. 48340 Amorebieta (Bizkaia)

colegio@elcarmelo.eus

Arretarako ordutegia (Harrera eta idazkaritza):
Etengabeko ordutegia: 9:00 - 17:30

Informazio-klausula: Emandako datu pertsonalak El Carmelo Ikastetxea izango da tratamenduaren arduraduna, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak ikusi, zuzendu eta ezaba ditzakezu, baita beste eskubide batzuk erabili ere, colegio@elcarmelo.eus helbidean, datuak babesteko informazio osagarriarekin batera, gure web orrian azaltzen den bezala: www.elcarmelo.eus/politica-de-privacidad

Este sitio web utiliza cookies que permiten el funcionamiento y la prestación de los servicios en el mismo. Puede obtener la información sobre nuestra Política de Cookies en el siguiente enlace Política de Cookies.
Sin embargo, contiene enlaces a sitios web de terceros con Políticas de Cookies ajenas a esta web que usted podrá decidir si acepta o no cuando acceda a ellos.

ACEPTAR