Batxilergoko ikasleak Galdakaoko Ospitalera hurbildu dira hango lanbideak ezagutzeko, El Carmelo Ikastetxeko orientazio programaren barruan.
Ospitalera heldu bezain pronto sarrera bat izan dute, eta hor ospitalar zer diren, nortzuk egiten duten lan, eta bestelako hainbat informazio jaso dute. Ondoren ospitaleko 3 area bisitatu dute: ICTUS gunea, Larrialdiak eta laborategiak; eta leku bakoitzean azaldu zaie zer egiten duten eta profesional hauen esperientziak. Azalpenak ez dira teorikoak bakarrik izan, praktikaren bat egiteko aukera ere izan dute.
Bisitari amaiera emateko hamabitako eder bat izan dute, bidean utzitako indar guztiak berrezkuratzeko.
Honekin, aurtengo orientazio jardunaldiak amaitutzat ematen ditugu. Orain, lan gogorra egiten jarraitu behar dugu gure ametsak lortu ahal izateko.

