Ate irekiko jardunaldia ospatu genuen atzo El Carmelo Ikastetxean. Jardunaldi ederra gertatu zen, benetan. Asko izan zineten ordu desberdinetan gurekin egoteko eta Ikastetxea hobetu ezagutzeko hurbildutako familiak, bai gure ikasle-gurasen aldetik, baita familia berrien aldetik ere. Aukera izan zenuten honekin Ikastetxea “barrutik” ikusteko, gure ikasleek nola egiten duten lan, eta erabiltzen ditugun metodologia berrriak ezagutzeko, nolakoak diren dauzkagun ikasguneak eta instalazioak. Gure aldetik, eskerrik asko etortzeagatik, eta badakizue, prest aurkituko gaituzue beti ikasleen formakuntzaren alde lan egiteko.