Europako Kontseiluko kide diren 46 estatuek 700 milioi europar animatu nahi dituzte beste hizkuntza bat ikastera, adina edozein dela ere, eskolan zein eskolaz kanpo. Hizkuntza-aniztasuna ulermen zabalago bat eskuratzeko tresna dela eta gure kontinentearen ondare kultural aberatsaren funtsezko elementua dela iritzita, Europako Kontseiluak eleaniztasuna sustatu nahi du Europa osoan.
Estrasburgoko Europako Kontseiluaren ekimenez, 2001etik aurrera irailaren 26an ospatu da urtero Hizkuntzen Europako Eguna. Horregaitik, El Carmelo ikastetxeko Batxilergoko ikasleek hainbat ekintza prestatu dituzte egun hau sustatu eta ospatzeko, DBHko beste ikasleekin batera. Hurrengo aste bietan zehar informazio eta ekoizpen desberdinak igongo ditugu. Webgunea begiratu eta ez galdu ezer!