

Martxoak 17an LH3 eta LH4ko ikasleak Gipuzkoako Aian dagoen Pagoeta Natura Parkera bisita egin zuten.
Bertan, erleen mundua sakonago ezagutzeko tailerra izan genuen. Hasteko, parketxe inguruan gynkana bat egin genuen erleen ezaugarriak ezagutuz. Ondoren, amankomunean jarri genituen erantzunak. Geroxeago, erleen produktu ezberdinen dastaketa eta kandela bat egin genuen. Azkenik, Zarautzen bazkaldu eta malekoitik buelta bat eman genuen.
Oso ondo eta gustura ibili ginen!

