Aste honetan, ekintza berri bat hasi dogu gure ikastetxean. L.H.ko ikasleek patio garbiketa egingo dabe eta ikaskideei lurrera zaborrik ez botatzeko eskatuko deutsie. Astero, maila aldatuko da eta egunero arduradunak be aldatuko dira. Batutako zaborraren datu guztiak taula batzutan idatziko dira. Taula hoiek txoko berdeetan jarrita dagoz eta kurtso amaieran konparaketa bat egingo da hasieran eta amaieran batutako zaborraren kopuruagaz.
L.H. 6.mailakoak hasi dira, gogotsuz dabiltza eta datorren astean 5. mailakoei tokatuko jake.
ARGAZKI BERRIAK!!!