3 Urteko umeak KUMEAK proiektuan sartuta gaudenez, familia bati esker bi txita agertu zaizkigu gelan (Pingu eta Polli) eta emozio handia izan da.
Hasieran, geldirik eta adi-adi geratu dira azalpen eta galderei: zenbat hanka ditu?, Besoak ditu?, Ilea du?, Aginak ditu?… hegaztien ezaugarriak izendatzen joan gara, oso emozionantea eta didaktikoa izan da.
Gero, nahi zuenari hurbiltzera eta laztantzera gonbidatu dugu. Pixkanaka-pixkanaka animatzen eta konfiantza hartzen joan dira, eta txitatxoak, kasuren batean, hegan egiten hasi dira. Esperientzia izugarria izan da.
Txitak eskolan zeudela aprobetxatuz, hainbat geletatik pasatu dira, askoren gozamenerako.
Eskerrik asko Nakor!!
Hor doaz momentuko argazki batzuk,
Agur.
Argazkiak ikusteko Txipen gainean sakatu