S.A.C. Z. XXVI. IDAZLAN LEHIAKETA 2025
Urtero bezala S.A.C.Z.-ak Zornotzako ikasleentzako antolatzen duen idazlan lehiaketa burutu du. Ekimen honek bere XXVI.edizioa bete du eta herrian dauden sei ikastetxeen partaidetzarekin egin du.
Lanak, euskararen egunarekin bat eginez, abenduaren 3an aurkeztu behar izan ziren eta guztiak hasiera berdinari helduta: “Nerbioak nahasi xamarrak niituela konturatu nintzen eta handik alde egitea erabaki nuen…”.
Guztira, hiru mailatan sailkatutako lehiaketan, 190 ikaslek parte hartu dute: 11 urte arteko mailan 83 ikasle, 87 ikasle 12 eta 14 urte bitartekoan, eta azkenik, 20 ikasle 15 eta 18 urte bitarteko mailan.
Epaimahaia Zornotzako Udal Euskaltegiko irakasleek osatu dute.
Gure ikastetxean saritutako ikaslea Joel Rojo, 2. Batxilergokoa izan da. Nagusien kategorian lehen saria eskuratu du, 210 euroko saria jaso du “BIGARREN SOLAIRUKO ISILTASUNA” izenburuarekin.
Bestalde, partehartzaile guztien artean Bilboko Arriaga Antzokian antzeztuko den “Gabonetako Ipuina” opera saiorako sarrerak zozketatu dira. Gure ikastetxean bi ikaslek lortu dituzte: Uriel Villada, 2. Batxilergokoa eta Luca Martín, LH 5ekoa.
ZORIONAK saridunei eta mila esker parte hartzaile guztiei euskararen alde egindako ahaleginagatik!!
